Pasaian

Gabonetako artelanak saritu zituzten berriro atzo, abenduaren 20an (bideoarekin)

Publicado el 21 de diciembre de 2007

Gabonetako artelanak saritu zituzten berriro atzo, abenduaren 20an (bideoarekin)

Pasaiako ikastetxeetako aurtengo haur marrazkilari trebeenak sarituak izan ziren atzo, abenduaren 20an, Antxoko liburutegian ospatutako Gabonetako XLIV Marrazki eta Pintura Lehiaketaren sari-banaketaren ekitaldian.

Ekintza 18.00etan hasi zen, gaztetxo eta guraso ugari bilduz. Aurkezpenean Altitaren lana goratua izan zen, eta parte-hartzaileen kopurua jakinarazi zuen aurkezleak baita ere: oso handia izan zen, hiru ikastetxeen (Karmengo Ama, Pasaia-Lezo Lizeoa eta La Anunciata) lanak gehituta 1.000 marrazki inguru aurkeztu baitziren.

Maider Ziganda Pasaiako alkatea bertan zirenei Gabonetarako bere desiorik onenak opatu eta gero, sariak banatzen hasi zen (24 irabazleen zerrenda osoa albiste honetan aurki dezakezu). Bideo honetan saridun batzuk agertzen dira:

Gainontzeko marrazkiak Kultur Etxean egongo dira ikusgai, oporrak bukatu arte.

Ekitaldi honen argazki aurkezpena ikusteko, sakatu hemen.

Ver todas las noticias de este especial

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo